Interbentzioko egoitza
2018. urtean, Tepsis Teatro da interbentzioko egoitza. Proiektu hau proposatu du: “Programazio egonkorra Utopian Aretoan, getxotarrentzat antzerki garaikidea erakusteko espazio bat sortzeko asmoz”. Irailaz geroztik aktiboki kolaboratu du gure aretoetan, euren lanak aurkeztu nahi dituzten konpainien bilaketan, kalitatez eta lengoaia eszeniko ezberdinak erabiliz. Lan zail eta nekeza da, gogorra. Izan ere, portzentaje bat kobratuz datozen konpainiak lortzeaz gain, publikoa fidelizatzeko asmoa dago.
Utopianentzat, interbentzioko egoitza hau, proiektu honekin, oso lagungarria da, eta oso pozik daude lan egiten ari diren moduarekin. Trukean, Utopianek entseguetarako gela bat uzten die, euren ikuskizunak sortu ahal izateko, eta haien sorkuntzetan txarteldegian sartzen den diru guztia ematen die. Une honetan, Tepsis Teatro “El Veneno del Teatro” entseatzen ari da, 2018ko irailerako estreinatu nahi duena.
Utzi komentario bat
Parte hartu nahi duzu?Zure iritsia eman nahi baduzu!