Zure urtebetetzea ospatu//

Bi aukera dituzu:
“GUREKIN”

Ez zara ezertaz kezkatu behar. Guztia gure kontu, materiala eta janaria barne. Postrea zuek kontrata dezakezue (etxeko tartak) edo zuek ekarri. Aretoetako kostua soilik ordaindu beharko duzu, eta nahi duzun artea edo jarduera kontratatu: antzerkia, dantza, ginkanak, karaokea eta abar.

“ZURE KAXARA”

Zuk zeuk antolatuko duzu askari handia, hasieratik amaierara. Mahaiak eta aulkiak jarriko dizkizugu, eta hozkailu bat emango dizugu nahi duzuna gorde dezazun. Amaitzean, lokala aurkitu duzuen bezala egon behar da, lurra salbu (gu arduratuko gara horretaz). Eta gero aretoetako kostua ordaindu beharko duzu, eta nahi duzun artea edo jarduera kontratatu: antzerkia, dantza, ginkanak, karaokea eta abar.

*Espazioa urtebetetze bat ospatzeko erreserbatzen denean hasierako fidantza bat ordaindu behar da, azken preziotik kenduko dena (ez da itzuliko erreserba ezeztatuz gero).

Ginkana tematikoak (2 ordu):

Mozorrotuko gara eta mundu desberdinetan murgilduko gara, zuk erabaki:

 Abenturak munduan zehar/Harry Potter eta sekretuen ganbera

Eta horretaz gain:

Ginkana arruntak (1h.), Cluedo bizia, dantza, antzerkia, guatekea….

Aukera guztiak ikus ditzakezue, sakatu «Sakatu tarifak»

BERRIA

CLUEDO jolasa ezagutu!

Aukera originala, dibertigarria eta zirraragarria zuon egunaz goza dezazuen modu zoragarrian.