Lege-oharra. Pribatutasun-politika.
Pribatutasun-politika honen helburua gure web orritik nabigatzen duzunean edo gure webean sartzen diren zerbitzuak erabiltzen dituzunean izaera pertsonaleko zure datuek jasotzen duten tratamenduari buruzko informazioa ematea da zuk, era askean, agiri honetan agertzen diren helburuetarako datu horiek eman nahi dituzun ala ez erabakitzeko aukera izan dezazun.
-
Nork dauka eskatzen zaizkidan izaera pertsonaleko datu horien erantzukizuna?
Jakinarazi egiten dizugu eskatzen dizkizugun izaera pertsonaleko datuen erantzukizuna duen erakundea hau dela: Utopian – Getxoko Antzerki Eskola (Koop. E.T.) Errotatxu poligonoa 6, 6. eraikina, 1 eta 2 lokalak, 48990 Getxo (Bizkaia). Merkataritza Erregistroaren inskripzio-zenbakia: 372. IFZ: F95691150 (aurrerantzean Utopian).
Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu bide hauek dituzu:
- Posta elektronikoko helbide honetan: utopiangetxo@gmail.com
- Telefono zenbaki honetan: (+34) 944 303 194
-
Zertarako tratatuko dira nire izaera pertsonaleko datuak?
Zure izaera pertsonaleko datuak helburu hauetarako erabiliko dira:
- Zure eskabideei erantzuteko.
- Gure produktu edo zerbitzuren bat kontratatzen baduzu, zure izaera pertsonaleko datuak erabiliko ditugu horien kudeaketa eta
- Zure curriculum vitaea igortzen badiguzu, uste dugu zure asmoa guk hori era iraunkorrean gordetzea eta edukitzea dela egin genitzakeen hautespen-prozesuetan parte har dezazun; hori gorabehera, edozein unetan zure datu horiek ezeztatzeko eska dezakezu.
- Kontakturako zure datuak gordetzen ditugu aldiro zuri gure ustez zuretzat interesgarriak izan daitezkeen gure produktuei eta zerbitzuei, hala propioak nola hirugarrenenak, buruzko informazioa emateko.
- Gure produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetzearen ondoreetarako, zure gustuak eta lehentasunak ezagutzeko.
- Gure webean nabigatzeko erabili den zure IP helbidea eta kontsumoaren arloko zure ohiturak erregistratzea gure marketing ekintzak kudeatzeko.
- Eskaintzen dugun zerbitzua hobetzeko eta pertsonalizatzeko, eta baita nabigazioa errazteko ere, cookieak erabiltzen ditugu. Cookieei buruzko informazio gehiago nahi baduzu esteka honetan kontsulta dezakezu: utopiangetxo.com/eu/cookie-politika
-
Merkataritzako komunikazioak
Gure erregistro-formularioetako edozeinetarako zure izaera pertsonaleko datuak emateak esan nahi du zuk berariaz onartzen duzula gure ustez zuretzat interesgarriak izan daitezkeen informazio propioak edo hirugarrenen informazioak zuri igorri ahal izatea. Informazio hori igortzea gure negozioaren funtsezko atala da eta, beraz, gure produktu edo zerbitzuen kontratazioari hertsiki lotuta dago.
Dena dela, gogorarazi egiten dizugu une oro komunikazio horien igorpena ukatzeko eskubidea duzula eta hori doan egin dezakezula, horretarako honako agiri honen lehen puntuan adierazi den helbidera posta elektronikoko mezu bat igorrita.
-
Noiz arte kontserbatuko dira nire izaera pertsonaleko datuak?
Zure izaera pertsonaleko datuak kontratu den zerbitzua edo produktua eman ahal izateko beharrezkoa den aldian baino ez dira kontserbatuko. Zerbitzuari eta/edo eskuratutako produktuei lotuta dagoen bermea amaitu ondoren guk beste bost urtez gordeko ditugu zure datuak; epe hori izaera zibileko edo merkataritzako erantzukizunak iraungitzeko epe estandarra da. Hori gorabehera, jakin eta ulertu behar duzu kontserbazio-epe horiek zabaldu egin daitezkeela legezko aldarazpenengatik edo zigor-erantzukizunak apreziatzen direlako. Kontratuaren emaitzako erantzukizunak iraungi ondoren zure izaera pertsonaleko datu guztiak suntsitu egingo ditugu.
Kontakturako zure datuak mugarik gabe kontserbatu nahi ditugu aldiro zuri gure ustez zuretzat interesgarriak izan daitezkeen gure produktuei eta zerbitzuei, hala propioak nola hirugarrenenak, buruzko informazioa igortzeko. Merkataritzako informazio hori, propioa zein hirugarrenena, jaso nahi ez baduzu, horren aurka zaudela esan dezakezu helbide honetan: utopiangetxo@gmail.com
-
Zeintzuk dira eman behar ditudan datuak?
Asterisko batekin markatuta dauden eskatutako izaera pertsonaleko datu guztiak derrigorrezkoak dira gure produktuak eta/edo zerbitzuak kontratatzeko. Derrigorrezkoak diren datu horietarikoren bat ez badiguzu ematen, ezin dizugu arretarik eskaini.
-
Nire izaera pertsonaleko datuak hirugarrenei emango zaizkie?
Ez, zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagapenean emango, salbu eta eskatu den zerbitzua emateko derrigorrezkoak badira.
-
Zure eskubideak.
- Izaera pertsonaleko zure datuetara iristeko eskubidea daukazu.
- Datu horiek zuzentzea edo ezabatzea eskatzeko eskubidea daukazu.
- Zure adostasunean atzera egin dezakezu.
- Horien tratamendua mugatzeko eska dezakezu.
- Zure izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren aurka azaltzeko eskubidea daukazu.
- Zure datuak jasotzeko eskubidea daukazu.
Eskubide hauek guztiak betearazi ahal izateko eskabide bat aurkeztu behar duzu pribatutasun-politika honen lehen puntuan ezarri den fitxategiaren arduradunaren helbidean. Zure eskubideei edo horiek erabiltzeko erari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegora (Agencia Española de Protección de Datos, www.agpd.es) jo behar duzu.
-
Cookieak.
Jakinarazi egiten dizugu Utopian-ek web honetan cookieak dituela instalatuta; horien helburu bakarra eskaintzen den zerbitzua hobetzea eta pertsonalizatzea baino ez da eta, aldi berean, nabigazioa erraztea. Cookieak erabiltzaile anonimo bati eta ordenagailu bati lotuta baino ez daude eta ez dute izaera pertsonaleko datuetara iristeko baimenik ematen. Cookieak nabigatzaileak zure ordenagailuaren disko gogorrean biltegiratzen dituen testudun artxibo txikiak dira. Gure web orrian zehar nabigatzen duzunean gure zerbitzariak cookie horiek ezagutzeko aukera izango du eta zure asken bisitan hautatu zenuen hizkuntzari buruzko informazioa emango digu. Nabigatzaile gehienek berez onartzen dute cookieen erabilera, baina zuk aukera daukazu zure nabigatzailea konfiguratzeko eta zure ordenagailuaren pantailan cookieak hartzeari buruzko oharra agertarazteko eta zure disko gogorrean instalatzea ekiditeko.
-
Datuen kalitatea
Erabiltzaileak bermatu egiten du Utopiani emandako izaera pertsonaleko datuak egia direla eta horiei buruzko aldarazpenak jakinarazteko erantzukizuna hartzen du. Erabiltzaileak formularioak datu faltsuak, zehatzak ez direnak edo osotu gabe edo eguneratu gabe daudenak erabiliz betetzeagatik hala Utopiani nola hirugarrenei eragindako era guztietako kalte eta gaitzen, zuzenekoak eta zeharkakoen, erantzukizun bakarra erabiltzailearena berarena izango da. Erabiltzaileak ezin du hirugarrenen izaera pertsonaleko daturik eman aldez aurretik horien adostasuna eduki gabe eta horiei aurrez pribatutasun-politika honetan ezarri denaren berri eman gabe, eta datu horiek sartzearen erantzule bakarra izango da.
-
Konfidentzialtasuna
Zure izaera pertsonaleko datuak informazio konfidentzial moduan sailkatuko dira; beraz, datu horiekiko tratamendu guztiak hirugarrenekiko gehieneko sekretua bermatuz eta zure segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun neurriak aplikatuz burutuko da.
-
Segurtasun-neurriak
Utopianek izaera pertsonaleko datuak aldaraztea, galtzea, tratatzea edo horietara iristea saihesteko beharrezko neurriak hartu ditu eta une oro biltegiratuta dauden datuen teknologiaren, izaeraren eta horiekiko arriskuen egoera ezagutzen du, hala gizakien ekintzengatik nola inguru fiskoa edo naturalagatik gerta daitezkeenak. Hau guztia gorabehera zuk jakin eta ezagutu egin behar duzu Interneten segurtasun-neurriak ez direla beti gaindiezinak.
-
Baldintza bereziak
Utopianek ematen dituen zerbitzu jakin batzuen kasuan zure izaera pertsonaleko datuen babesaren arloan ezarpen bereziak dituzten baldintza partikularrak egon daitezke; beraz, horrelakoetan kasuan kasuko baldintza bereziak aplikatuko dira. Baldintza berezi horien bidez erregulatu ez diren gainerakoetan, ordezko eran, honako pribatutasun-politikan jaso diren baldintza orokorrak aplikatuko dira.
-
Adingabekoak
14 urtetik beherako umeek eta gazteek kontuan hartu behar duzue zuen gurasoen edo tutoreen baimena behar duzuela Utopianen web gunean zuen datu pertsonalak emateko