Instalazioak //

Utopian aukeratzea instalazio egokiez gozatzea dakar, hori guztia diziplina anitzetako pertsonak egunero elkarrekin bizi diren espazioan. Jarduera hauexek uztartzen dira bertan: yoga antzerkiarekin, balleta brasildar perkusioarekin, eta hiriko dantza dantza garaikidearekin nahiz gitarra-eskolekin. Nahasteko, elkarrekin bizitzeko eta elkar gozatzeko proposamenak daude une oro.

Toki bizia, non komunikazioa eta harremana ahalbidetzen duten proposamenak sortzen diren etengabe. Era berean, barne-barneko tokia da, norberak bere buruarentzat uzten duen denbora baliatzeko: bere burua adierazteko, zaintzeko, kontzertu edo emanaldi baten magiak harrapatzen uzteko, jendea ezagutzeko, dibertitzeko eta munduari buruz hausnartzeko.

Bowie

BOWIE topagune egokia da azala aldatu eta gure paleta osatuko duten kolore berriak eskuratzeko.

Dantzari bat, aktore bat eta perkusionista bat kafe bat hartzen ari dira, teknikari bat eta musikari bat pintxoak jaten dabiltza, norbait beste norbaiten zain dago liburu bat irakurtzen duen bitartean, hemendik pasatu den beste bat sartu egin da eta garagardo bat hartzen ari da. Elkarri begiratzen diote, norbaitek hitz egiten du eta koloreen nahastea hasten da… BOWIE espazioan.