ANTZERKIA
Utopianen antzerkia sormen-prozesu oso gisa ulertzen dugu. Gure metodologiak interpretazioa, gorputz-adierazpena, inprobisazioa eta sorkuntza eszenikoa uztartzen ditu, sormena, adierazkortasuna eta talde-lana garatzeko.
Ikastaroak adin eta maila guztietako pertsonei zuzenduta daude. Talde guztiek sorkuntza eta muntaketa prozesuetan parte hartzen dute, ikasturte amaieran publikoaren aurrean aurkezten diren ikuskizunekin amaituz.
Utopianen bereizgarrietako bat da ez dugula interpretazioa bakarrik lantzen. Garrantzi handia ematen diogu sorkuntzari, gorputz-lanari eta muntaketa-prozesuei ere. Horrek bereizten gaitu ikasturtean zehar antzerki-jolasak egin eta amaieran obra bat prestatzea helburu duten beste eskola askotatik. Guretzat, antzerkia sorkuntza-prozesu oso bat da, eta ikasleek prozesu horren parte aktibo izatea da helburua.
Utopian lantaldeak interes berarekin lantzen ditu irakaskuntzaren alderdia eta sormenekoa. Talde guztietan ekoizten dira ondoren ikus-entzuleei erakutsiko zaizkien ikuskizunak.
IKASTAROAK//
IZEN EMATEA HEMEN:


