Zuzendaritza Eszenikoa ikastaroa//

NORENTZAT DA IKASTAROA? //

Ikastaro hau, bereziki, zuzendaritza-ikasleentzat eta arte eszenikoko profesionalentzat pentsatu da (aktoreak, dramagileak, eszenografoak, iluminatzaileak eta abar), hau da, zuzendaritza eszenikoaren alorrean gehiago sakondu eta aktibo ari diren preofesionalekin lan egin nahi dutenentzat. Honako hauekin lan egiteko aukera izango dute: Helena Pimenta (antzerki klasikoa), Pablo Viar (antzerki liriko musikala), Jose Luis Raymond (antzerki garaikidea), Carlos Baiges (interpretazio-sistemak) eta Arantxa Iurre (antzerki komunitarioa).

METODOLOGIA//

Uste dugu zuzendariek eta zuzendaritza-ikasleek gero eta gehiago zuzentzen dituztela kode oso zehatzak dituzten askotariko estiloko muntaketa-lanak. “Ezagutza gehituz” ikastaroan espezialitate ezberdinen ezagutzak helarazi eta tresnak eman nahi dira. Horretarako, lanean ari diren zuzendaritza eszenikoko profesionalekin egingo da lan. Gainera, gure iritziz, ibilbide profesionalean zuzendariek eskuratu duten prestakuntza osatzeko balioko du, bai eta ikasle gisa eskuratzen joan direna ere.

IKASTAROA//

Bost modulu izango ditu:

1. ANTZERKI KLASIKOA . Programa

Datak: Irailaren 28tik urriaren 9ra
Iraupena: 50 ordu.
Ordutegia: Goizez 10:00etatik 15:00etara
Irakaslea: Helena Pimenta.
Prezioa: 350€

Ikastaroaren helburuak eta edukiak

Antzerki klasikoak sorkuntzako arlo bakoitzean tresna ezberdinak aktibatzea exijitzen du. Egituraren, lengoaiaren eta landutako gaien ikuspuntutik oso konplexuak dira testuak. Behar-beharrezkoa da zubi bat eraikitzea testuak idatzi ziren garaitik gaur egunera arte. Horrela baino ezin daiteke lortu testuak gaur egungo pertsonek eramatea agertokira eta, hautatzen den forma hautatzen dela, gaur egungo ikusleengana iristea. Shakespeare, Lope edo Calderón irakurtzea, haien handitasun osoarekin, eta zubi horren egitura sortzea. Horixe izango da gure asmoa. Testuaren azterketa aktiboak ahalbidetuko digu gaur egungoa atzokoarekin lotzea espazioaren ikuskeran, jantzietan, musikan, eszenaratzean eta dramaturgian, aktoreen zuzendaritzan… eszena zuzendariak jakin egin behar du arlo guzti horien artean ibiltzen eta horiek definitu eta koordinatzen.

Helena Pimenta

Helena Pimenta

Eszena zuzendaria, dramaturgoa eta pedagogoa. Esperientzia zabala du testu klasiko unibertsalen zuzendaritzan eta dramaturgian. Shakespeare, Calderón, Lope de Vega edota Ruiz de Alarcón jorratu ditu aparteko taldeekin gauzatutako hogeita hamar bat muntaietan. Ikusle askorengana iritsi dira horiek, estatuan zein nazioartean. Antzerki Klasikoaren Konpainia Nazionala zuzendu zuen 2011tik 2019ra arte. Bada, errepertorio hau eta zentro horren zeregina herrialdeko bizitza kulturalaren ardatzetako batean kokatu ahal izan zuen. Besteak beste, Antzerkiko Sari Nazionala jaso zuen 1993an, hasieratik zuzendu zuen UR Teatro konpainiarekin. Horrez gain, 2016ko Arte Ederretako Merezimenduen Urrezko Domina, hevalier des Arts et des Lettres 2018, UIMPren 2018ko La Barraca Saria, eta ADEren 2019ko Zuzendaritza saria La dama duende lanarengatik. XX. eta XXI. mendeko beste egile batzuen testuak ere zuzendu ditu, hala nola Valle Inclán, Becket, Juan Mayorga, Enzo Cormann, Martín Recuerda.


2. ANTZERKI KOMUNITARIOA. Programa

Datak: Urriaren 12tik 23ra
Iraupena: 50 ordu.
Ordutegia: Goizez 10:00etatik 15:00etara
Irakaslea: Arantxa Iurre.
Prezioa: 350€

Antzerki komunitarioa. Auzokideen antzerkia, auzokideentzat

Helburu nagusia tresna teorikoak eta praktikoak ematea da, antzerki-talde komunitario bat osatzen jakiteko, honako ezaugarri zehatz hauekin: Komunitate-antzerkia auzokideen antzerkia da, auzokideentzat egina. Ez da antzerki amateurra. Argentinan sortu zen, oso egitura eta ideologia argiarekin: «Komunitate-antzerkia komunitatearena da eta komunitatearentzat egiten da. Honako premisa hau hartzen du oinarri moduan: artea herritar ororen eskubidea da eta osasuna, hezkuntza eta elikagaiak bezala bere lehentasunen artean egon behar du. Komunitateari proposatzen dio halakotzat hartzea, eta ez beste batzuen esku uztea.» (Marcela Bidegain).

Ikastaroaren edukiak

Bi ataletan banatuko da:

Atal teorikoa

1- Antzerki komunitarioaren alderdi teorikoak.
2- Antzerki komunitarioaren talde nagusiak.
3- Antzerki komunitarioaren antzezlanak.

Online atala:
– Dramaturgia kolektiboa egitea eta komunitate-antzerkiaren eszena bat irudikatzea bertaratutakoekin.
– Bi eguneko bisita Otxarkoagako antzerki talde komunitarioari: «Aullidos de Otxar» taldeari. Duela 8 urte sortu zen, eta 25 auzokidek osatzen dute.

Parte on line:

1. bideokonferentzia:
Argentinako antzerki komunitarioko maisuekin konektatuko dugu zoom bidez, 300 auzokide baino gehiago dituzten taldeak nola zuzentzen dituzten azaltzeko. Edith Sechler (Matemurga Teatro) eta Ricardo Talento (Barracas).

2. bideokonferentzia:
Estatuko antzerki komunitarioko taldeekin (Madril, Zaragoza eta Bilbo) konektatuko dugu zoom bidez, nola zuzentzen duten jakiteko eta zer ildo pedagogiko lantzen duten azaltzeko.

 
Arantxa Iurre

Arantxa Iurre, aktorea, zuzendaria eta dramaturgoa. Carlos Baiges-ekin batera zuzentzen duen Utopian sorkuntza garaikideko espaziotik abiatuta, duela 8 urte sortu zuen «Aullidos de Otxar» antzerki-talde komunitarioa, Otxarkoagako lurralde-eremu zehatzean (Bilbo, 3. barrutia). Helburua zen gizarte-eraldaketako, herritartasunaren eraikuntzako eta ekitatea eta gizarteratzea sustatzeko prozesu artistikoak garatzea. «Aullidos de Otxar» taldea 25 auzokidek osatzen dute gaur egun, 8 eta 70 urte artekoak. Arantxa Iurre da zuzendaria, eta hark egiten du dramaturgia; auzoko bizilagunen lekukotasunak hartzen ditu abiapuntutzat, baita kezka piztu dien edo komunitatean hausnarketa egiteko aukeratzen duten gai bati buruz taldeak duen interesa ere. Honako hauek dira orain arte antzeztu dituzten lanak: «Voces en el parque» eta «La vida en una maleta». «La vida en una maleta» lanean migrazioen lekukotasunak jasotzen dira, hau da, norberaren herrialdea uzteak eta Bilbon bizi berri bat hasteak zer eragin izan duen. Hiru ekitaldi ditu antzezlanak: «Nos vamos» / «Dos tierras en mi corazón»/ «Otxar es mi barrio». Gaur egun, performance bat egin dute, sistema patriarkalak gizonei eta emakumeei esleitzen dien zereginari buruz hausnarketa eginez: «Esperando/Empujados».


3. ANTZERKI LIRIKOA. Programa

Datak: Urriaren 26tik azaroaren 6ra.
Iraupena: 50 ordu.
Ordutegia: Goizez de 10:00h a 15:00h
Irakaslea: Pablo Viar.
Prezioa: 350€

Antzerki Lirikoa

Ikastaroa, bereziki, zuzendaritza eszenikoko ikasleentzat pentsatu da, eta batik bat, antzerkian eta musikan zein bien arteko loturan interesa dutenentzat, izan opera, zartzuela zein antzerki musikala. Funtsezko helburua da ikasleari zuzendaritza eszenikoko lana jorratzeko beharrezkoak dituen tresnak ematea, bai antzerki lirikorako, bai antzerki musikalerako. Horretarako, alor horretan gai praktiko guztiak landuko dira, eta aztertzeko eta sormenerako gaitasuna bultzatuko da, bai eta genero horren espezifikotasuna eta ezaugarri zehatzak jorratu ere.

Ikastaroaren edukiak

  • Sarrera. Zer da antzerki lirikoa?
  • Zuzendaritza eszenikoaren oinarrizko ezagutzak antzerki lirikoan.
  • Antzerki lirikoko ekoizpen baten alderdiak.
  • (Aurrekariak, entseguak, antzezpenak eta abar)
  • Nola jorratu zuzendaritza eszenikoa antzerki lirikoan?
  • Nola jorratu diseinatzaileekin batera lan egitea?
  • Eszenografia, iluminazioa, jantziak.
  • Antzerkia eta musika.
  • Musika-partituraren garrantzia.
  • Harremana musika-zuzendariarekin.
  • Denbora eta espazioa.
  • Erritmoa, tempoa eta melodia.
  • Abeslari bakarlarien zuzendaritza eszenikoa.
  • Ariak, duoak, kontzertanteak.
  • Koru baten zuzendaritza eszenikoa.
  • Dantza-talde eta figurazio-talde baten zuzendaritza eszenikoa.
  • Beste alderdi batzuk.

Pablo Viar

Pablo Viar

Bilbo, 1974. Eszena zuzendaria. Historiako lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea), Antzinaroko eta Erdi Aroko Historian espezializatua, eta Musika eta Arte Eszenikoetako diplomaduna (London Academy of Music and Dramatic Art).

2005az geroztik opera, zarzuela eta antzerkiko eszena zuzendari gisa dihardu estatuko zentro artistiko entzutetsuenetan.

Nazioarteko izen handiko eszena zuzendarien laguntzailea izan da, hala nola Robert Wilson (La dama del mar), Tomaz Pandur (Hamlet, Medea), Mauricio Gª Lozano mexikarra (Sofoklesen Antígona Meridako Erromatar Antzokian), Graham Vick eta Emilio Sagi (ErwartungSalome), besteak beste.

Gainera, Lucia de Lammermoor obran eszena zuzendaritzako arduraduna izan da Diana Damraurekin batera, Emilio Sagik ABAOrentzat egindako ekoizpenaren birjartzean. Horrez gain, Robert Wilsonen La dama del mar lanaren nazioarteko biran eszena zuzendaritzako arduraduna izan da.

2001ean Guridiren El caserío zarzuelako eszena zuzendari gisa aritu zen Bilboko Arriaga Antzokiaren eta Oviedoko Campoamor Antzokiaren ekoizpen berrian. Bada, Tertulia Escena Siglo XXI-Arte Eszenikoen Errebelazio Saria jaso zuen 2011n.

2012an Shakespearen Venus y Adonis obraren itzulpen, bertsio eta eszena zuzendaritza lan berria gauzatu zuen.

2016an El sueño de una noche de verano obraren hirueledun ekoizpen bat zuzendu zuen, eta Euskal Ekoizpenik Onenaren Ercilla Saria jaso zuen Bilboko Arriaga Antzokian.

Zarzuela Antzokian Graham Vicken zuzendari laguntzailea izan zen Curro Vargas ekoizpenean. Ekoizpen horrek Campoamor saria jaso zuen 2015ean.

Juan March Fundazioarekin eta Zarzuela Antzokiarekin koprodukzioan Une éducation manquée eta Los dos ciegos (2015) programa bikoitza zuzendu du, bai eta Blas de Lasernaren tonadillen programa hirukoitza ere (2016).

2016an Zarzuela Antzokian José de Nebraren Iphigenia en Tracia zarzuela barrokoa zuzendu zuen, Frederic Amaten eszenografiarekin.

2018an Enigma Pessoa sorkuntza berriko ikuskizuna zuzendu zuen Abadíako Antzokietan.

2019an Pucciniren Madama Butterfly operaren ekoizpen berria zuzendu zuen Jerezeko Villamarta Antzokian.

Halaber, musika ikuskizunak diseinatuko ditu Pasión Vegarentzat (Pasión por Cano), Madrilgo Teatro Realen, eta Kepa Junkerarentzat (Etxea), Arriaga Antzokian.

2019an Getxoko (Bizkaia) Muxikebarri arte, kultura eta kongresuen zentro berriaren irekiera ekitaldien zuzendaritza artistikoaz arduratu zen.

2020an La Caramba ikuskizunaren eszena zuzendaritza agindu zitzaion, musika barrokoan espezializatutako Forma Antiqva taldearekin, San Lorenzo de El Escorialeko Teatro Auditorion.


4. ANTZERKI GARAIKIDEA. Programa

Datak: 6,7 eta 8 Azaroaren. 27an, 28an eta 29an. Abenduaren 18an, 19an eta 20an.
Iraupena: 48 ordu.
Ordutegia: Goizez larunbat eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara. Arratsaldez Ostiralean 16:00etatik 20:00etara.
Irakaslea: Jose Luis Raymond.
Prezioa: 350€

Antzerki Garaikidea

Ikastaroa sorkuntza eszeniko garaikide, pertsonal eta zatitura bideratuta dago, performatiboa eta mugarik gabekoa, eguneroko elkarbizitzan alboan dituen gainerako kide artistikoekin.

Espazioa, denbora, argia, ahotsa, soinua, janzkera, ekintza… Guztia berrikus daiteke eta erabil daiteke beste praktika eszeniko batzuk sortzeko prozesuak eta erreferenteak espresatzen lagunduko duten beste bide dramaturgiko batzuk topatzeko.

Saio bakoitzak balio izango du gaur egun eszenaratzeetan erabiltzen diren zeinu teatral ez dramatiko eta ez errealak antzemateko. Horiek laguntzen dute “ikuspuntuak” modu pertsonalean birdeskribatzen, iradokitzen eta espresatzen.

Ikastaroaren edukia

1. Astea: Azaroak 6, 7 eta 8
Gaia: Gorputza eta Espazioa
3 Saio, Bakoitza 4 Ordukoa

2. Astea: Azaroak 27, 28 eta 29
Gaia: Soinu Espazioa eta Mugimendua
3 Saio, Bakoitza 4 Ordukoa

3. Astea: Abenduak 4, 5 eta 6
Gaia: Baliabideak eta Ekintza
3 Saio, Bakoitza 4 Ordukoa

4. Astea: Abenduak 18, 19 eta 20
Gaia: Konposizioa eta Instrumentuak
3 Saio, Bakoitza 4 Ordukoa

Jose Luis Raymond

Jose Luis Raymond

Portugalete (Bizkaia). 1954ko urriaren 17a

OHOko Irakasleen Eskolan eta Euskal Herriko Arte Ederren Fakultatean (UPV/EHU) hasi zuen bere prestakuntza sortzailea eta pedagogikoa. Bertan, El cuerpo como generador de nuevos espacios escénicos tesiarekin doktoratu zen, cum laude kalifikazioarekin.

Eszenografiako graduondoko ikasketak egin zituen Sztuk Pipnych Akademian (Varsovia), eta Arte Ederretako Ikerketa eta Sorkuntza Masterra egin zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean.  1990etik gaur egun arte, Madrilgo Arte Dramatikoaren Errege Goi-Eskolan (RESAD) irakaslea da. Bertan, Espacio Escénico, Escenografía eta EL actor en el espacio irakasgaiak ematen ditu, eta azken irakasgai horrek bultzatu du tesia ikertzera.

2015ean Pragako Eszenografiaren Lau urtekorako komisariotza nazionala garatu zuen.

Sortzaile plastiko gisa, banakako eta taldekako erakusketak egin ditu, eta bilduma partikularretan zein museotan ditu bere obrak, hala nola, Polonian, Herbehereetan, Suitzan, Espainian eta abar. Egin dituen azken erakusketak Coruñako Arte Garaikideko Museoan aurkeztu dira, pintura, eskultura, instalazio eta argazkiarekin, “La sombra habitada” (2008) izenburupean, eta argazkigintzan “Bestia contra bestia” (2010), Madrilen, Andaluziako Argazkilaritza Zentroan, Almagroko Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdian, Washingtonen (2011), Coruñan (2012) eta Nashvilleko Vanderbilt Unibertsitateko Unibertsitatean (2012) aurkeztua.

Antzerki-konpainiak eta -eskolak sortu ditu, hala nola, “Intervalo teatro estudio de Bilbao”, “Getxoko Antzerki Eskola” eta abar. Operan hainbat eszena zuzendu ditu: Mauricio Kagelen “La traición oral”, José Luis Turinaren “La raya en el agua”, “El teatro musical de Tomás Marco”, “Grita, un espectáculo en tiempos del sida”, José de Bergamínen “La cama o tumba del sueño” eta “Páginas para un sujeto”.

Eszenografiak antzoki nazionaletarako, dramatikorako eta klasikorako, honako hauekin: “El señor Ibrahim y las flores del Corán”, “Las visitas deberían estar prohibidas por el código Penal”,” Presas”,” Doña Perfecta”, “Montenegro” , “Cáscaras vacías”, “Sainetes”, “Entremeses Barrocos”, “La comedia nueva o el Café”, “En esta vida nada es verdad y nada mentira”, eta abar.

Era berean, eszenografo lanak egin ditu Espainiako hainbat autore garaikiderentzako; besteak beste: Fermín Cabal, J.L. Alonso de Santos,  Ignacio Amestoy,  Ignacio del Moral,  Antonio del Alamo, Yolanda Pallín, Juan Carlos Rubio,  Laura Ordas,  Juan Mayorga, etc. Y con directores como  Nuria Alkorta, Aitana Galán,  Ernesto Caballero ,Eduardo Vasco, Denis Rafter, Jesús Cracio,  Jesús Salgado , Laila Ripoll, Guillermo Heras,  María Goiricelaya, Rakel Camacho, Charo Amador, eta abar.

Era berean, espazioko interpretazioari eta ikusizko dramaturgiari buruzko ikastaroak ematen ditu UPV/EHUko Arte Eszenikoetako master eta graduetan, Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Bordeleko Montaigneko Michael Unibertsitatean, Londresko Middlesex Unibertsitatean, Shanghaiko Arteen Akademian eta ikasketa espezializatuetako zentroetan, non gai plastikoak eta eszenikoak irakaskuntza- eta ikerketa-curriculumaren parte diren, besteak beste, Naves Mataderon.


5. INTERPRETAZIO-SISTEMAK. Programa

Datak: Azaroaren 9tik 25era.
Iraupena: 65 ordu
Ordutegia: Goizez 10:00etatik 15:00etara
Irakasleak: Carlos Baiges (W.Layton. Aktoreen zuzendaritza eta eszenifikazioa), Ramón Barea (Artisau-interpretea), César Saratxu (Keinu bidezko interpretazioa).
Prezioa: 450€

Layton: Aktoreen zuzendaritza eta eszenifikazioa

Ikastaroan, sakonago analizatu eta aztertuko dira aktoreen lanaren metodologien tresnak, gero interpretazio testualean praktikan jartzeko, William Layton-en arauak betez. Honako kontzeptu hauek landuko dira:

  • Irudimena
  • Memoria sentsoriala eta afektiboa
  • Akzio-erreakzioa
  • Gatazka dramatikoa
  • Rolaren azterketa dramaturgikoa
  • Inprobisazioa erreminta gisa
  • Ahozko espresioa eta gorputz espresioa.
  • Beste alde batetik, zuzendari-interprete harremana landuko da, bai eta zuzendari batek bere buruarengandik behar dituen elementu guztiak ere. Arreta berezia jarriko da honako kontu hauetan:
  • Azterketa eta horren aplikazioa antzerki-testu naturalista eta ez-naturalista batean
  • Emandako inguruabarrak
  • Pertsonaia eta bere tipologiak.
  • Espazioa eta denbora…

Horrekin guztiarekin eszenaratze praktika bat egingo da, irudi batetik abiatuta. Horrek eskatuko du aztertutako elementu guztiak eta gehiago praktikan jartzea, estetika (argia, soinua, jantziak) eta dramaturgia kasu.

Carlos Baiges

Carlos Baiges Valdemoro (Bilbo 1964)

Leioako UPV/EHUn egin zituen Arte Ederretako ikasketak. Luis Iturri eta Akelarre konpainiak zuzentzen zuten EHUko Antzerki Ikasgelako aktore gisa hasi zuen antzerki-prestakuntza 1980. urtean. William Layton ezagutu zuen 1983. urtean Nafarroako Jaialdien ikastaroetan, eta, ondoren, Madrilera joan zen haren Laborategian ikastera.

Aktore gisa, 1985-86. urtean profesional bihurtu zen La Compañía Española de Teatro Clásico taldean, Proceso a Besteiro lanarekin (Manuel Canseco zuzendariarekin) eta Felipe Lozaren La Palanca, Gran Cabaret lanarekin (Ramón Barea zuzendariarekin). Ordutik, aktore- eta zuzendari-lanak egiten ditu 1992. urtean sortutako Cia Simulacro Teatro konpainian, eta Getxoko Antzerki Eskolan ematen duen Inprobisazio eta Interpretazio ikasgaiko irakaslea izatearekin eta Cia Profesional taldeko zuzendaria izatearekin uztartzen ditu. Horri esker, interpretazioko maisu handiak ezagutu ditu, eta haiekin ikasi du: besteak beste: Carlos Gandolfo, Jose Carlos Plaza, Luis Olmos, Juan Pastor, Jose Pedro Carrión eta John Strasberg. Bestalde, zuzendaritza-ikastaroak egiten ditu Pere Planella, Dennis Rafter, José Carlos Plaza eta LLuis Pascual-ekin, esaterako.

1995. urtetik, Getxoko Antzerki Eskola zuzentzen du Arantxa Iurrerekin batera, eta inprobisazio- eta interpretazio-eskolak ematen ditu bertan, bai eta sekzio profesionaleko muntaketak zuzendu ere. Aldi horretan (1995-2011), gure agertoki eta pantailetan sarritan ikusten ditugun aktore ugari igaro dira Getxoko Antzerki Eskolatik, prestakuntza profesionala jasotzeko.

Hauexek dira aldi horretan zuzendu zituen lan batzuk: Cuento de Invierno (W. Shakespeare – 1997), Bacantes (A.Uriarte-Euripides – 1999), La persona buena de Sezuan (B.Brecht – 2001), Ofelia, Princesa de Dinamarca.-Version de Hamlet (W.Shakespeare – 2005), La Gaviota (A Txekhov  -2006), Divinas Palabras(Valle-Inclán – 2007), Underbrecht, un cabaret de Brecht (Weill-Uriarte – 2009), La comedia sin titulo (F.G.Lorca – 2010), ¡Ay, Carmela! (S.Sinisterra – 2011), Noche de Epifania (W.Shakespeare – 2012).

2012. urtean, Utopian sorkuntza- eta prestakuntza-espazioa sortu zuen Arantxa Iurrerekin batera. Antzerkia, dantza eta musika jorratzen dira bertan, eta berak sormeneko lana nahiz pedagogikoa egiten jarraitzen du, besteak beste, lan hauek zuzenduz: Como gusteis (W.Shakespeare – 2015), En lo mas crudo del crudo invierno (K.Branagh-Baiges -2016). Paren el mundo2.0 (Arantxa Iurre-Uriarte – 2017). Eloisa esta debajo de un almendro (Jardiel Poncela – 2018). Herr Puntila y su criado (Matti de B.Brecht – 2018) eta Lisistrata (Aristofanes – 2019)

El interprete artesano

El teatro es un oficio artesanal, sus herramientas: nuestro cuerpo, nuestra memoria, nuestro conocimiento, ls sociedad en que vivimos, nuestra visión de las cosas. La historia del teatro ha acumulado métodos, formas, contenidos… ha venido creciendo desde que alguien se puso frente a alguien para contar una historia o producir una emoción. ¿Quién dirigió todo eso? Dirigir es coordinar, impulsar, hacer crecer, imaginar, persuadir, crear. Hablaremos de todo ello.

Ramon Barea

Ramon Barea

Premio Nacional de Teatro 2013. Actor, autor y director teatral, realizador. Comienza a trabajar en los años 70 formando parte del Teatro Independiente profesional del País Vasco: Cómicos de la Legua 69-80 y Karraka 81-95 de los que fue fundador y actor, para pasar posteriormente a escribir teatro y a ejercer la dirección. Los últimos trabajos de dirección son: AY CARMELA de Sanchis Sinisterra para el Laboratorio Teatral de Pabellón 6, y UBÚ rey de las finanzas, para la Gazte Konpainia/Compañía Joven de Pabellón 6. Ha trabajado como actor con grandes directorxs: Helena Pimenta, Fernanado Fernan Gómez, Flotas , Ernesto Caballero entre otrxs.


DESKONTUAK//

2 modulu – % 10
3 modulu – % 15
4 modulu – % 20
5 modulu – % 30

PLAZA MUGATUAK//

15 ikasle