
Egoitzak
Deialdia lau egoitza-motatan banatzen da
Ekoizpen-egoitzak
Ekoizpen jakin bat egiteko xedez espazioa eskatzen duten egoitzak, hura estreinatu eta erakusketa-zirkuitura eramateko helburuarekin.
Esperimentazio-egoitzak
Kolektiboak/artistak buruan duen ideia bati buruzko esperimentazio-lana hasteko xedez espazioa eskatzen duten egoitzak, ideia hori esploratzen hasi eta jarraipenik duen ikusteko helburuarekin.
Laguntzeko egoitza
Laguntzeko egoitzak sortzaileek eskatzen dituzte, prozesu sortzaile bat amaitu eta teknika hobetu nahi dutenean. Beste ikuskizun bat berriro sortu aurretik behar diren aldiak dira.
Esku-hartze egoitzak
Konpainiek proposatzen dituzten prozesu, truke eta jardueren plataforma gisa dihardute esku-hartze egoitzek; hala, beren jardun artistikoari eta Getxoko komunitateari zein inguruei lotutako proiektu eszenikoak aurkezten dituzte. Oinarrizko beharrizana dugu kultura, eta horren garapenak gizartearen eraldaketa-prozesuetan laguntzen du; horrexegatik babesten ditugu gure komunitatearekin sormen-elkarrizketa bilatzen duten proiektuak eta norbanakoen bizitzan artearen garrantzia bultzatzen laguntzen dutenak, bai arteak helarazten duen hausnartzeko gaitasunagatik (norbanakoaren manipulazio gutxiago), bai balizko mundu berriak sortzeko ahalmenagatik (desberdin amesteko gaitasunak aldatu egiten ditu jokaerak eta jarrerak); hori guztia Getxo herriari hertsiki lotutako proiektuak nabarmenduz.