RESDICENCIA. “IMPERFECTAS”

,

Residencias artísticas

5ª Edición
vida en Marte · Life on Mars

RESIDENCIAS ARTÍSTICAS
La innovación local abierta al mundo
Somos un espacio de creación. Existimos para profundizar, fortalecer y difundir el hecho creativo. Las personas y la sociedad necesitan escenarios y experiencias que abran espacios nuevos en sus mentes y así contribuir activamente en el cambio de la realidad.
Por eso en esta convocatoria 2018, Utopian abre un espacio de mixtura y libertad para artistas de cualquier disciplina.
RESIDENCIAS ARTÍSTICAS 
Buscamos propuestas:
– locales o cercanas,
– de creación contemporánea,
– que abran al público parte del proceso o el resultado.
Valoramos especialmente:
– la innovación,
– la mezcla de disciplinas,
– la implicación con otros agentes, instituciones, creadores, empresas locales o cercanas,
– la disposición a compartir sus saberes, dudas y hallazgos con otro colectivo usuario de Utopian en unas sesiones ad hoc que llamamos IN SITU.

Utopian es un espacio único en cuanto al número de gente que lo utiliza y la diversidad de la misma. Todo proceso de creación que incorpore de algún modo en su proyecto, o paralelo a él, esta realidad viva, palpitante, mutante, es especialmente bienvenida.
Para promover este diálogo Utopian propone estas sesiones que llamamos IN SITU y que se componen de dos partes:
PRIMERA PARTE: Una acción sorprendente del equipo residente que interviene, invade, el espacio de otro colectivo de Utopian.
SEGUNDA PARTE: Una visita de personas de ese colectivo a una sesión de la residencia para compartir una muestra del proceso, plantear preguntas, dialogar…

,

Interbentzioko egoitza

2018. urtean, Tepsis Teatro da interbentzioko egoitza. Proiektu hau proposatu du: “Programazio egonkorra Utopian Aretoan, getxotarrentzat antzerki garaikidea erakusteko espazio bat sortzeko asmoz”. Irailaz geroztik aktiboki kolaboratu du gure aretoetan, euren lanak aurkeztu nahi dituzten konpainien bilaketan, kalitatez eta lengoaia eszeniko ezberdinak erabiliz. Lan zail eta nekeza da, gogorra. Izan ere, portzentaje bat kobratuz datozen konpainiak lortzeaz gain, publikoa fidelizatzeko asmoa dago.
Utopianentzat, interbentzioko egoitza hau, proiektu honekin, oso lagungarria da, eta oso pozik daude lan egiten ari diren moduarekin. Trukean, Utopianek entseguetarako gela bat uzten die, euren ikuskizunak sortu ahal izateko, eta haien sorkuntzetan txarteldegian sartzen den diru guztia ematen die. Une honetan, Tepsis Teatro “El Veneno del Teatro” entseatzen ari da, 2018ko irailerako estreinatu nahi duena.

,

LauBegi – Le-ata Dantza Kolektiboa

IE-ATA dantza kolektibo artistikoaren eskutik dator Laubegi lana, 2015. urtetik Utopianeko egoiliar finkoa dena. Kolektiboaren helburu nagusietako bat euskal dantza garaikidearen munduan sartzea da, dantza gure gizartera hurbilduko duten proposamen berriak eta pertsonalak baliatuz.

Harremanen gaineko hausnarketatik sortu da LauBegi: zeintzuk dira existitzen diren harremanak?, nola existitzen dira?, norekin eta zerekin jartzen naiz harremanetan?, etab. Abiapuntu gisa, Eric Landowskiren Presencias del Otro. Ensayos de sociosemiótica testua aukeratu genuen; horren arabera, lau taldetan biltzen dira harremanak: onarpena, bazterketa, asimilazioa eta segregazioa. Egitura horrek denok batera gure lana burutzen hasteko toki bat izateko balio izan zigun. Halaber, oso ondo egokitzen zen gure taldeari; izan ere lau kideko taldea ginenez, bakoitzak ikuspuntu desberdina har zezakeen eta bere esperientzia propioarekin osatu.

Sorkuntza horren xedea hauxe zen: taldearen filosofia mantentzea, gutariko bakoitzak piezaren ikuspuntua helaraztea (koreografiak, esate baterako) amankomuneko gai batean oinarriturik (harremanak); hori guztia banakako zein taldeko mugimenduaren azterlanaz ahaztu barik.

Oinarri teorikoak

Lehenik eta behin, Eric Landowski semiologoaren testuari heldu genion, horren analisia egin eta horrekin bat egin, dantzan nahiz bizitzan izandako esperientziaren bidez irudikatu, eta ekintza eszenikoari ekiteko heltzeko unean jarraitu beharreko urratsak zehaztu genituen.

Taldeak hasieratik hartu zuen lan kolektiboa egiteko konpromisoa, ikuspuntu horizontaletik eta ez bertikaletik. Lehiakortasuna eta banakotasuna bultzatzen dituen inguruan bizi garela deritzogu; hala, taldearen ahalmena galtzen da. Kolektiboa bizimodu bat da guretzat, eta ikasten, partekatzen eta sinesten ez duguna aldatzen jarraitzeko bidea dela uste dugu; hori dela eta, dantzara hurbildu nahi izan dugu, bizitza ikusteko gure modua baita. Denok ezagutzen dugun ekialdeko esaera batek honela dio: “batasunari darraio indarra”.

LauBegi proiektua hura osatzen dutenen aniztasuna oinarri hartuta gauzatu da. Kide bakoitzak ibilbide desberdina egin du eta eszena ulertzeko tokia, elkar erlazionatzeko modua eta bere sormen-nortasuna sendotzeko era eskuratu ditu. Lana sortu bitartean, gure xedea ikuspuntu horiek bateratzeko modua bilatzea izan zen, betiere guztiak interprete eta sortzaile izanik.

Dantza garaikidea.

Sortzaile eta interpreteak: Ayala Etxegarai, Nekane Mendizabal, Natalia García Muro y Andrés Alarcón.

Harremana: Heldutasunaren eta kalitatearen aldetik hazten ari den kolektibo honen bigarren egoitza izango da oraingoa. Bigarren proiektu hau Eusko Jaurlaritzak lagundu du diruz, Dantzan Bilaka programaren barruan.

Trukea: Zehazteke.

,

Vida Muerte Vida

Hainbat eraldaketa-une eta -prozesu jasaten ditugu bizitzan zehar; gu osatzen gaituzten zati batzuk atzean uzten ditugu, bidea emanaz izanaren loraldi berriari. Hori da VidaMuerteVida lanaren premisa, sorkuntza-prozesuan eraldaketa-bide beretik igaro dena; haren inspirazio-iturria Mujeres que corren con lobos (Clarissa Pinkola) obra literarioaren zenbait pasarte dira.

VidaMuerteVida lanaren egile eta interpretea 33 urteko Mar García Serrano santurtziarra den dantzaria da.

,

SELF

SELF lanak dilematzat jotzen du nortasunaren ideia: bai norberaren bitxitasunaren eta besteekiko antzekotasunaren artekoa, bai gure izateko nahiz sentitzeko moduaren berezitasunen eta gure portaeraren homogeneotasunaren artekoa.

Bi nortasun desberdinen arteko adibidea dugu pieza, baita haien arteko harremanetik sortzen diren elkarri eragiteko dinamikena ere. Helburua giza energiak partekatzea da, gorputza/mugimendua erdigunean duen eta norberaren nortasuna modurik zabal eta irekienean adieraztea ahalbidetzen digun zerbait sortzeko, berezitasunak irudikatzen dituzten eta norbanakoen dislokazioa areagotzen duten irudien atalak jasoko dituena. Aukera kaotikoek lur ezezagun eta baztertuetara eramaten gaituzte.

Zuzendaritza artistikoa:Matxalen Bilbao
Koreografia eta interpretazioa:  Robert Jackson, Matxalen Bilbao
Musika originala: Borja Ramos
Argazkiak: Aintzane Aragüena Oar-Arteta
Egoitza artistikoak: . La FuNdicION y Muelle3

,

El aire es viento suave

Musika eta antzerkia uztartuz, Utopianeko bi kideak bi hizkuntza horiek fusionatzeko sormenezko aukeren bila dabiltza. Testuetan jasotako emozioen eta sentsazioen mezua nahiz ibilbidea musikaren berehalako botere biziaren bitartez helarazten denean zer gertatzen den jakin nahi dute.

Performance deritzonera hurbildu eta zabaldu nahi den ikuskizuna da, leku uzten diolako hemen eta orain gertatzen denari (inprobisazioa, orainean egotea) eta ikusleak erreakzio jakin bat izatea nahi duelako; hau da, probokazio konplizearen bitartez, irekidura bat lortu nahi du, ikusle bakoitzak zulo bat eraman dezan etxera, lehen horma bat zegoen tokian leihatila irekia egoteko.

Antzerki-kontzertu performance-a.

Interpreteak: Urtzi Lee: batería, guitarra, loop station y voz

Aintza Uriarte: interpretazioa eta mugimendua.

Testuak: Aintza Uriarte

Musika:: Urtzi Lee

Harremana: Utopianeko barne-egoitza da.

Trukea: Zehazteke.

,

Infinita Escena

Natalia García dantzari gazteak eta Matxalen Bilbao dantzari beteranoak interpretatutako duoa da Serenity Suite. Ia hiru hamarkadako aldea dago bien artean, baina belaunaldien arteko distantzia bizitzan oztopo ez dela erakutsi nahi dute. Dantza bezain pertsonala den esparrua partekatuz, asmo handiegirik gabe eta ikuspuntu ludikoa aplikatuz, espazio komuna hartzen dute estereotipoak baztertu eta denbora igarotzeari buruz hitz egiteko. Lan zintzoa da, eta besteak beste mugimenduan dagoen gorputzaren arintasunari, feminitateari, musikaltasunari nahiz kontaktuari buruzko ikerketa egin dute, betiere lasaitasun-giroan.

Matxalen Bilbao Residencia

,

Viejos Tiempos – Carla Roisin

Harold Pinter artistaren Old Times obraren muntaketa-prozesua, tratu berritzailea emanaz.

Antzerkia.

Interpreteak Javier Beotegi, Miriam del Prado

Zuzendaritza: Carla Behal Roisin

Harremana: Carla Róisín Béhal (Bilbao/ Amsterdam)

Bilboko performer eta sortzailea da. Honako ikastegietan jaso zuen prestakuntza: Amsterdamgo Arte Ederretako Goi-mailako Eskolan (antzerki fisikoa) eta Euskal Herriko Unibertsitatean, Bilbon (Antzertia eta Arte Eszenikoak graduondoa). Diziplina anitzeko performance-etan egiten du lan eta dantza, antzerki fisikoa nahiz arte bisualak baliatzen ditu.

“Bizitza Marten III” deialdiaren barruan.

Trukea: Zehazteke.

Vinilo Azul

Vinilo Azul antzerki-taldearen laugarren lana da. Batez besteko adina 20 urte da; alabaina, talde honetako kideek erakutsi dute gazteak izan arren gai direla jarraitutasun eta seriotasunez sormen-prozesu bati heltzeko jendaurrean erakusteko lana sortu arte, eta kanpo-laguntza gisa soilik daukate espazioaren zein ekipo teknikoaren lagapena.

Oraingo honetan, beste urrats bat eman nahi dute eta antzerki-talde gisa definituko dituen hizkuntza eta estiloa aurkitu nahi dituzte. Horretarako, haientzat oso hurbila den gaia jorratuko dute: hezkuntza, hura gozatzen/jasaten duen ikaslearen ikuspuntutik.

Antzerkia.

Interpreteak: Gemma Sacanell, Gael Sacanell, Izar Pizarro, Delia Postigo, Paula Mañeru, Paula Sanz, Nolan Young, Albar Cirarda, Ohiane Barrueta y Nagore Andrés.

Dramaturgia eta zuzendaritza: Izar Pizarro

Harremana: Vinilo Azul está formado en su mayor parte por alumnas y antiguas alumnas de Utopian y personas interesadas en el teatro.

Egoitzen programan sartzen dira Utopianeko ikasleak izateagatik.

Trukea: Bi emanaldi ireki 2017ko uztailean.