,

LauBegi – Le-ata Dantza Kolektiboa

Ie-Ata Dantza Residencia

IE-ATA dantza kolektibo artistikoaren eskutik dator Laubegi lana, 2015. urtetik Utopianeko egoiliar finkoa dena. Kolektiboaren helburu nagusietako bat euskal dantza garaikidearen munduan sartzea da, dantza gure gizartera hurbilduko duten proposamen berriak eta pertsonalak baliatuz.

Harremanen gaineko hausnarketatik sortu da LauBegi: zeintzuk dira existitzen diren harremanak?, nola existitzen dira?, norekin eta zerekin jartzen naiz harremanetan?, etab. Abiapuntu gisa, Eric Landowskiren Presencias del Otro. Ensayos de sociosemiótica testua aukeratu genuen; horren arabera, lau taldetan biltzen dira harremanak: onarpena, bazterketa, asimilazioa eta segregazioa. Egitura horrek denok batera gure lana burutzen hasteko toki bat izateko balio izan zigun. Halaber, oso ondo egokitzen zen gure taldeari; izan ere lau kideko taldea ginenez, bakoitzak ikuspuntu desberdina har zezakeen eta bere esperientzia propioarekin osatu.

Sorkuntza horren xedea hauxe zen: taldearen filosofia mantentzea, gutariko bakoitzak piezaren ikuspuntua helaraztea (koreografiak, esate baterako) amankomuneko gai batean oinarriturik (harremanak); hori guztia banakako zein taldeko mugimenduaren azterlanaz ahaztu barik.

Oinarri teorikoak

Lehenik eta behin, Eric Landowski semiologoaren testuari heldu genion, horren analisia egin eta horrekin bat egin, dantzan nahiz bizitzan izandako esperientziaren bidez irudikatu, eta ekintza eszenikoari ekiteko heltzeko unean jarraitu beharreko urratsak zehaztu genituen.

Taldeak hasieratik hartu zuen lan kolektiboa egiteko konpromisoa, ikuspuntu horizontaletik eta ez bertikaletik. Lehiakortasuna eta banakotasuna bultzatzen dituen inguruan bizi garela deritzogu; hala, taldearen ahalmena galtzen da. Kolektiboa bizimodu bat da guretzat, eta ikasten, partekatzen eta sinesten ez duguna aldatzen jarraitzeko bidea dela uste dugu; hori dela eta, dantzara hurbildu nahi izan dugu, bizitza ikusteko gure modua baita. Denok ezagutzen dugun ekialdeko esaera batek honela dio: “batasunari darraio indarra”.

LauBegi proiektua hura osatzen dutenen aniztasuna oinarri hartuta gauzatu da. Kide bakoitzak ibilbide desberdina egin du eta eszena ulertzeko tokia, elkar erlazionatzeko modua eta bere sormen-nortasuna sendotzeko era eskuratu ditu. Lana sortu bitartean, gure xedea ikuspuntu horiek bateratzeko modua bilatzea izan zen, betiere guztiak interprete eta sortzaile izanik.

Dantza garaikidea.

Sortzaile eta interpreteak: Ayala Etxegarai, Nekane Mendizabal, Natalia García Muro y Andrés Alarcón.

Harremana: Heldutasunaren eta kalitatearen aldetik hazten ari den kolektibo honen bigarren egoitza izango da oraingoa. Bigarren proiektu hau Eusko Jaurlaritzak lagundu du diruz, Dantzan Bilaka programaren barruan.

Trukea: Zehazteke.

0 komentarioak

Utzi komentario bat

Parte hartu nahi duzu?
Zure iritsia eman nahi baduzu!

Utzi komentario bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.