Posts

, ,

ASSITEJ ZIRKUITUA

Azken hiru urteetan SUAn (SALA UTOPIAN ARETOA) familia osoarentzako programazio baten alde egin dugu Hilero programan izan ditugu familientzako antzerkia lantzen duten konpainiak. Utopian konpainiak, adibidez, aita, ama eta seme-alabek gozatzeko moduko ikuskizunak egiten ditu. Guretzat garrantzitsua da ikasteko, barre egiteko eta ikuskizunen ostean konpainiarekin solasean aritzeko moduko aisi-giro bat sortzea, eszenografia eta jantziak hurbiletik ikusteko aukera ematen duen moduko giroa. Gure ahaleginei esker lortu dugu gure aretoan Euskadi mailako zein beste erkidegoetako prestigio handiko obrak antzeztea Circuito Assitej-en bidez.

Antzezlanekin batera ekintza artistikoak eskainiko ditugu gazteek aukera izan dezaten antzerki-konpainiek egiten dituzten sormenezko ekintzez gozatzeko. Aurrerantzean ekintza horiei buruzko informazio gehiago emango dizuegu: Gurekin izango ditugu Gorakada taldea «El hombre que plantaba árboles» obrarekin, Cal y Canto antzerki-konpainia «Lost dog» antzezlanarekin eta Canica konpainia taldearen «Chinchulina y el ruiseñor de China» (programazioan informazio gehiago kontsultatzeko eta zuen sarrerak erreserbatzeko aukera izango duzue).

Assitej zer den: Haurrei eta gazteei zuzendutako kalitateko proposamenen programazioa sustatu nahi duen zirkuitua da, eta zirkuitu hori osatu eta haurrentzako zein gazteentzako arte eszenikoen sektorea babesten lagundu nahi du, publiko hori bera erdigunean jarriz.

, ,

AUDACES ZIRKIUTUA SALA UTOPIAN ARETOAN

AUDACES zirkuitua, eskola-ikuskizunak antolatzen dituena, lehen aldiz izango da Getxon SUAri esker.

Biziki pozten gaitu adituen epaimahai batek SUA (Sala Utopian Aretoa) AUDACESen bigarren edizioan izango diren ekintza artistikoak antzezteko gune gisa aukeratu izanak. Guztira hamabost tokitan egingo dira antzezlanak. Antzezlan horiek 2022-2023 ikasturtean zehar egingo dira GETXOKO ikastetxetan. Zirkua, dantza, antzerki garaikidea eta objektuen antzerkia.

Aurtengo edizioan programazioa zortzi autonomia-erkidegotan egongo da ikusgai, eta adituen epaimahai batek SUA espazioa aukeratu du hamabost antzoki parte-hartzaileen artean. Honako hauek dira aipatutako zortzi erkidegoak: Andaluzia, Kantabria, Gaztela eta Leon, Madrilgo Erkidegoa, Valentziako Erkidegoa, Extremadura, Murtzia eta EAE. Sala Utopian Aretoa eta Beñat Etxepare Antzokia (Vitoria-Gasteiz) izango dira EAEko bi antzoki parte-hartzaileak.

AUDACES eskolentzat antolatutako arte eszenikoen estatu mailako zirkuitua da, INAEMek (Arte Eszenikoen eta Musikaren Espainiako Institutua) eta Te Veo zein ASSITEJ (Artes Escénicas para la Infancia y la Juventud), elkarteek babestutakoa. Getxon izango da lehen aldiz Sala Utopian Aretoaren eskutik.