Dos bailarines, dos cuerpos contrastantes, dos visiones diferentes en una misma situación, atrapados en un espacio donde apenas caben lxs dos. La cooperación parece ser la única manera de pasar por esta situación, que hasta ahora ha resultado ser incómoda. Se necesitan mutuamente, pero también necesitan su propio espacio… ¿Lograrán organizarse para vivir juntos en un espacio donde según ellos no encaja ninguno de lxs dos ?
Non dago arrunta denaren eta ez denaren arteko muga? Txikitatik besteen aurrean nola jokatu behar dugun ikasten joan gara, eta denborarekin, horretara moldatu gara.
Hala ere, muga, lerro, gaitasun kognitibo eta fisiko askok konfort egoera horretatik urruntzen gaituzte, dela arrazarengatik, dela generoarengatik…Arau estetikoei aurre egiten dien itxura ere ezagutzen dugu…Baina arrunta izan nahi izateak zerbait osasungarria izan behar du. Gehiengoarekin ezagutu nahi izatea besterik ez, berdintasunean oinarrituz komunikatzeko eta harremanetan jartzeko.
“Mugimendua baliabide nagusia izanda, Koldo Arosteguik, bere burua normaltzat hartu aurretik nolakoa zen aztertzen du. Esfortzu arduragabeen ibilbide horri ekin aurretik, “normala” zena egiten zuen. Zer gertatuko litzateke une horietan normalaren bidetik ez jarraitzea aukeratu izan balu? Zer gauza utzi ditu alde batera “arraroa” ez izateko?
Lagunarteko eremu batetik, haurren linbo batetik, gure buruaren gainetik dauden milioi mugari begiratzen die, zer den arrunta, eta zer den arraroa definituz.
“Bobo-k”hainbat zalantza sortuko dizkie hurbiltzen direnei, baboak garen ala ez bereizteko aukera ematen digun epidemia bat bezala. Hobeto gaude baboak izaten…
Hainbat eraldaketa-une eta -prozesu jasaten ditugu bizitzan zehar; gu osatzen gaituzten zati batzuk atzean uzten ditugu, bidea emanaz izanaren loraldi berriari. Hori da VidaMuerteVida lanaren premisa, sorkuntza-prozesuan eraldaketa-bide beretik igaro dena; haren inspirazio-iturria Mujeres que corren con lobos (Clarissa Pinkola) obra literarioaren zenbait pasarte dira.
VidaMuerteVida lanaren egile eta interpretea 33 urteko Mar García Serrano santurtziarra den dantzaria da.
SELF lanak dilematzat jotzen du nortasunaren ideia: bai norberaren bitxitasunaren eta besteekiko antzekotasunaren artekoa, bai gure izateko nahiz sentitzeko moduaren berezitasunen eta gure portaeraren homogeneotasunaren artekoa.
Bi nortasun desberdinen arteko adibidea dugu pieza, baita haien arteko harremanetik sortzen diren elkarri eragiteko dinamikena ere. Helburua giza energiak partekatzea da, gorputza/mugimendua erdigunean duen eta norberaren nortasuna modurik zabal eta irekienean adieraztea ahalbidetzen digun zerbait sortzeko, berezitasunak irudikatzen dituzten eta norbanakoen dislokazioa areagotzen duten irudien atalak jasoko dituena. Aukera kaotikoek lur ezezagun eta baztertuetara eramaten gaituzte.
Zuzendaritza artistikoa:Matxalen Bilbao
Koreografia eta interpretazioa: Robert Jackson, Matxalen Bilbao
Musika originala: Borja Ramos
Argazkiak: Aintzane Aragüena Oar-Arteta
Egoitza artistikoak: . La FuNdicION y Muelle3
24 horas eguneroko bizitzaren etengabeko eraldaketak espazio-denboran suspertutako kezkaren emaitza da.
Etengabeko zikloen eraginpean bizi gara. Gertaerak errepikatu egiten dira, baina beti era desberdinetan. Egonkortasuna eta aldaketa eskutik doaz, baina zein errealitate-mota da aspektu biak uztartzen dituena?
Ibili, hasperen egin, arnastu, arnasa bota… azken arnasa eman.
Berriro hasi.
Zirkuluan ibili naizela uste badut ere, kiribil bat marraztu dut.
Aurrera goaz eta mantentzen den bakarra aldaketa da.
Bata bestea barik; denbora, denbora barik.
Ezerk ez du bere forma mantentzen.
Ahots batek hitz egiten du,
argiak distiratzen du,
eta gorputza zabaltzen da
eta zimeltzen da.
Dantza garaikidea.
Interpreteak: Lorea Ibarrondo eta Andrés Cortés
Koreografia: Lorea Ibarrondo
Harremana: Lorea Bizkaiko artista hasiberria da eta bakarkako ekoizpenetan egiten du lan 2010. urtetik. Cómplutum Arte en Movimiento (Madril) konpainiako kide da; jardun hori irakasle-lanarekin uztartzen du, dantza garaikideko eta ekialdeko dantzako eskolak ematen eta tailerrak eskaintzen baititu Madrilen eta Bilbon.
“Bizitza Marten III” deialdiaren barruan.
Trukea: Jendeari oro har zuzendutako emanaldi irekia 2017ko martxoan
Komorebi hitzak, japonieraz, eguzki-izpiak zuhaitz artetik iragazten direnean sortzen den argi-efektua izendatzen du. Argi naturala, espontaneoa eta askea da. Kontrolik eta manipulaziorik gabeko gertakaria.
Pieza hau naturako gertakari sinple baina zoragarri horretan inspiratu da, zentzumenak suspertzen dituena hura hautematen denean.
Dantza garaikidea.
Koreografia eta interpreteak: Ira Garai eta Marta G. Lacabex
Argia eta soinua: Paloma Rodrigo
Harremana: Bi dantzari hauen lehen sorkuntza-lan propioa. Biak bizi dira Bizkaian. Egoitza honez gain, Utopianekin duten harremana etengabeko prestakuntzaren esparrura zabaltzen da, Matxalen Bilbaok eskainitako dantza garaikideko eskoletara baitoaz.
“Bizitza Marten III” deialdiaren barruan.
Trukea: Jendeari oro har zuzendutako bi emanaldi ireki.