Zure buruari galdetuko diozu, zer da bisita antzeztu bat?
Utopian konpainiarekin, bisita gidatu antzeztuak esperientzia harrigarri eta dibertigarri bat dira, Getxoko toki ezagunen eta bertako herritar ospetsu eta bitxien historia ezagutuz disfrutatu ahalko duzuna.
Anima zaitez GETXO ETA BERE HERRITARRAK bisitara eta Algortan Txo, Tomasa gazte menderakaitza eta Bonifacia “bizkorra” ezagutuko dituzu; Portu Zaharreko kale estu eta aldapatsuek ezkutatzen dituzten bitxikeriak erakutsiko dizkigute haiek. Areetan Gizateriaren Ondare den Bizkaiko Zubiaren arkitektoa bera, Alberto Palacio, Felipa Bustingorri ekintzaile handia, gizonen garai batean, “Fonda Las Delicias” sortu zuena, eta Juana Bizkarra haurtzaina ikusiko duzu haurrak paseatzen kapotadun kotxearekin.
Beste egun batean itzuli eta ibilbide bat egin dezakezu GETXO INSPIRATZEN DU! bisitarekin. Eta gure getxotar idazle ospetsu Ramiro Pinillaren nobelak gertatzen diren paisaiak erakutsiko dizkizugu.
Zure familiarekin bazatoz: “Botas Bilboko Athleticeko futbolariaren bila” ginkana, eta iluntzean literatura-emanaldi bat proposatzen dizugu Arrigunagako zelaietan, bertako hondartza maitean, haren lagun aktoresa baten bidez idazlearen alderik pertsonalena ezagutuz.
Erdu, disfrutatu eta amets egizu Getxo!!
EZAGUTU GURE BISITAK
Pasa ezazu bestelako uda bat Getxon. Egizu orain zure erreserba!
ALGORTAKO PORTU ZAHARRA
ETXE HANDIEN PASEALEKUA (AREETA)
“BOTAS” ATHLETICEKO FUTBOLARIAREN BILA Ginkana familiarra
“ARRIGUNAGATIK ZURETZAT”Literatura-emanaldia/
UTOPIAN
Sorkuntza-espazioa. Arte eszenikoak, ongizatea, ikuskizunen aretoa eta artisten topagunea.
NON GAUDE
Errotatxu industrialdea,
D nabea, 1-2 lokalak,
48993, Getxo (Bizkaia)
ORDUTEGIA
Goizez: 9:30etik 14:00etara
Arratsaldez: 16:30etik 20:30era
