GETXO ETA BERE HERRITARRAK | BISITA GIDATU ANTZEZTUA
ETXE HANDIEN PASEALEKUA (AREETA)//
Minutu
GETXO ETA BERE HERRITARRAK | BISITA GIDATU ANTZEZTUA
Minutu
Bisita antzeztuan osteratxo bat egingo Getxoko urrezko urteak bizi ditzazun. Osteratxoa hasteko Alberto Palaciorekin hitz egingo dugu. Bizkaia Zubia edo Zubi Esekiaren arkitektoa da bera (Gizateriaren Ondarea-UNESCO).
Osteratxoan aurrera eginda, Felipa Bustingorri eta Juana Bizcarra ikusiko ditugu paseoan. Lehenengoa, bere eguzkitakoarekin, “Las Delicias” ostatuaren jabea da, eta bigarrena, Areetako familia aberats baten haurtzaina da, haur txikiena paseatzen du, eta bere zoritxarren berri emango digu.
Osteratxo atsegin horretan, Getxoko jauregi-arkitekturaren eraikin adierazgarrienetako batzuk ezagutuko ditugu, eta haietan bizi zirenak.
Jardueraren hasieran erreserbaren ziurtagiria aurkeztu. Mezu elektroniko bat bidaliko dizugu inprimatu edo zure mugikorrean eraman ahalko duzun bono batekin.
Uztaila, abuztua eta iraila
Igandeak: 11:00-12:30
Astelehenetik barikura bitartean: Ordutegia adostuko da
Topagune: Bizkaiko Zubia Informazio Turistikoa
Gaztelania
Helduak: 6€
12 urtetik beherako haurrak: Doan
Bilbao Bizkaia Cards: Doan
Erreserba egun batzuk lehenago egitea gomendatzen dizugu, plazak mugatuak direlako.
Idatz iezaguzu utopiangetxo@gmail.com helbidera, Gaian “Bisita antzeztua” idatziz, eta zehaztu egin nahi duzun bisitaren izena, eguna, ordua eta partaideen kopurua.
Libre dagoela baieztatzen dizugunean zure sarrerak erosi ahalko dituzu.
Kokapena eta erreserbatutako egunerako informazioa bidaliko dizkizugu zure helbide elektronikora.
Sorkuntza-espazioa. Arte eszenikoak, ongizatea, ikuskizunen aretoa eta artisten topagunea.
Errotatxu industrialdea,
D nabea, 1-2 lokalak,
48993, Getxo (Bizkaia)
Goizez: 9:30etik 14:00etara
Arratsaldez: 16:30etik 20:30era