GETXOK INSPIRATZEN DU! RAMIRO PINILLA
“BOTAS” ATHLETICEKO FUTBOLARIAREN BILA. Ginkana familiarra//
Minutu
GETXOK INSPIRATZEN DU! RAMIRO PINILLA
Minutu
Erreserba bidaltzen duzuenean ginkana hasten den helbidea eta ginkana familiarra zer den azaltzen duen eskuorri bat bidaliko dizkizuegu mugikorrera: “Botasen bila” ginkana honetan Ramiro Pinillak idatzi zuen “Aquella edad inolvidable” eleberriko pertsonaia nagusia aurkitzea proposatzen dizuegu. Souto Menaya, “Botas” Bilboko Athleticeko futbolaria, zeinak Errege Kopako finalean gol historiko bat sartu ondoren, lesio bat izan baitzuen eta orain… jakingo duzue zertan diharduen orain.
Arrastoak aurkitzen dituzuen bitartean Getxo ezagutuko duzue familiok: bertako kaleak, liburutegia, Muxikebarri kultur etxea eta frontoi txikia.
Ondo pasatuko duzue, seguru, guztien artean arrastoak lortu eta pertsonaia topatzeko elkarri laguntzen dion talde bat osatzea lortzen baduzue. Lortuz gero, isilpeko aplikazio bat emango dizuegu txango bat egin eta Ramiro egunero paseatzen zen tokiak bisitatzeko.
Jardueraren hasieran erreserbaren ziurtagiria aurkeztu. Mezu elektroniko bat bidaliko dizugu inprimatu edo zure mugikorrean eraman ahalko duzun bono batekin.
Uztaila, abuztua eta iraila
Igandeak: 11:00-12:00 eta 12:30-13:30
Musike Aurrekoa kalearen hasiera.
Gaztelania
Helduak: 15€/pertsona
12 lagun baino gutxiagoko taldearentzako prezio itxia: 180€
Erreserba egun batzuk lehenago egitea gomendatzen dizugu, plazak mugatuak direlako.
Idatz iezaguzu utopiangetxo@gmail.com helbidera, Gaian “Bisita antzeztua” idatziz, eta zehaztu egin nahi duzun bisitaren izena, eguna, ordua eta partaideen kopurua.
Kokapena eta erreserbatutako egunerako informazioa bidaliko dizkizugu zure helbide elektronikora.
Sorkuntza-espazioa. Arte eszenikoak, ongizatea, ikuskizunen aretoa eta artisten topagunea.
Errotatxu industrialdea,
D nabea, 1-2 lokalak,
48993, Getxo (Bizkaia)
Goizez: 9:30etik 14:00etara
Arratsaldez: 16:30etik 20:30era