Urtebete daramagu Wajdi Mouawad libanoarraren «Incendios» izeneko produkzio zoragarria prestatzen, Carlos Baiges zuzendariaren eskutik. Egileak «Shakespeare garaikidea» ezizena jaso izan du. Liluratuta gaude tragedia moderno handi hau entseatzen, non egileak maitasunari edozein ekintzaren gainetik kantu egiten dion. Jakinaren gainean mantenduko zaituztegu. Azaroaren 11n MUXIKEBARRIn egingo dugu estreinua, eta ondoren SUAn (Sala Utopian Aretoa) izango gara denboraldian zehar.

Antzezleen zerrendan honako hauek daude: Unai Baiges, Javier Ausin, Susana Moreno; María Fernández de Viana, Ethan Cajigas, Arrate Nuñez, Marisa Fernández, Arantxa Iurre eta Carlos Baiges.