Posts

DÍA INTERNACIONAL DE LA DANZA

DÍA INTERNACIONAL DE LA DANZA.

27 DE ABRIL

Utopian participará como todos los años en el Día Internacional de la Danza de Getxo organizado por el Aula de Cultura en coordinación con las Escuelas de danza del municipio mostrando así el trabajo de jóvenes bailarines y bailarinas que disfrutan bailando. Desde Utopian presentaremos una pieza de danza contemporánea adultos. Profesora: Matxalen Bilbao y otra de Urban de todas las edades; Profesora Jen Gómez.

Pronto os daremos más información sobre la hora y el lugar en el que se celebrará…

¡ESTAD ATENTOS!

,

LauBegi – Le-ata Dantza Kolektiboa

IE-ATA dantza kolektibo artistikoaren eskutik dator Laubegi lana, 2015. urtetik Utopianeko egoiliar finkoa dena. Kolektiboaren helburu nagusietako bat euskal dantza garaikidearen munduan sartzea da, dantza gure gizartera hurbilduko duten proposamen berriak eta pertsonalak baliatuz.

Harremanen gaineko hausnarketatik sortu da LauBegi: zeintzuk dira existitzen diren harremanak?, nola existitzen dira?, norekin eta zerekin jartzen naiz harremanetan?, etab. Abiapuntu gisa, Eric Landowskiren Presencias del Otro. Ensayos de sociosemiótica testua aukeratu genuen; horren arabera, lau taldetan biltzen dira harremanak: onarpena, bazterketa, asimilazioa eta segregazioa. Egitura horrek denok batera gure lana burutzen hasteko toki bat izateko balio izan zigun. Halaber, oso ondo egokitzen zen gure taldeari; izan ere lau kideko taldea ginenez, bakoitzak ikuspuntu desberdina har zezakeen eta bere esperientzia propioarekin osatu.

Sorkuntza horren xedea hauxe zen: taldearen filosofia mantentzea, gutariko bakoitzak piezaren ikuspuntua helaraztea (koreografiak, esate baterako) amankomuneko gai batean oinarriturik (harremanak); hori guztia banakako zein taldeko mugimenduaren azterlanaz ahaztu barik.

Oinarri teorikoak

Lehenik eta behin, Eric Landowski semiologoaren testuari heldu genion, horren analisia egin eta horrekin bat egin, dantzan nahiz bizitzan izandako esperientziaren bidez irudikatu, eta ekintza eszenikoari ekiteko heltzeko unean jarraitu beharreko urratsak zehaztu genituen.

Taldeak hasieratik hartu zuen lan kolektiboa egiteko konpromisoa, ikuspuntu horizontaletik eta ez bertikaletik. Lehiakortasuna eta banakotasuna bultzatzen dituen inguruan bizi garela deritzogu; hala, taldearen ahalmena galtzen da. Kolektiboa bizimodu bat da guretzat, eta ikasten, partekatzen eta sinesten ez duguna aldatzen jarraitzeko bidea dela uste dugu; hori dela eta, dantzara hurbildu nahi izan dugu, bizitza ikusteko gure modua baita. Denok ezagutzen dugun ekialdeko esaera batek honela dio: “batasunari darraio indarra”.

LauBegi proiektua hura osatzen dutenen aniztasuna oinarri hartuta gauzatu da. Kide bakoitzak ibilbide desberdina egin du eta eszena ulertzeko tokia, elkar erlazionatzeko modua eta bere sormen-nortasuna sendotzeko era eskuratu ditu. Lana sortu bitartean, gure xedea ikuspuntu horiek bateratzeko modua bilatzea izan zen, betiere guztiak interprete eta sortzaile izanik.

Dantza garaikidea.

Sortzaile eta interpreteak: Ayala Etxegarai, Nekane Mendizabal, Natalia García Muro y Andrés Alarcón.

Harremana: Heldutasunaren eta kalitatearen aldetik hazten ari den kolektibo honen bigarren egoitza izango da oraingoa. Bigarren proiektu hau Eusko Jaurlaritzak lagundu du diruz, Dantzan Bilaka programaren barruan.

Trukea: Zehazteke.

,

Infinita Escena

Natalia García dantzari gazteak eta Matxalen Bilbao dantzari beteranoak interpretatutako duoa da Serenity Suite. Ia hiru hamarkadako aldea dago bien artean, baina belaunaldien arteko distantzia bizitzan oztopo ez dela erakutsi nahi dute. Dantza bezain pertsonala den esparrua partekatuz, asmo handiegirik gabe eta ikuspuntu ludikoa aplikatuz, espazio komuna hartzen dute estereotipoak baztertu eta denbora igarotzeari buruz hitz egiteko. Lan zintzoa da, eta besteak beste mugimenduan dagoen gorputzaren arintasunari, feminitateari, musikaltasunari nahiz kontaktuari buruzko ikerketa egin dute, betiere lasaitasun-giroan.

Matxalen Bilbao Residencia

,

24 horas – Lorea Ibarrondo

24 horas eguneroko bizitzaren etengabeko eraldaketak espazio-denboran suspertutako kezkaren emaitza da.

Etengabeko zikloen eraginpean bizi gara. Gertaerak errepikatu egiten dira, baina beti era desberdinetan. Egonkortasuna eta aldaketa eskutik doaz, baina zein errealitate-mota da aspektu biak uztartzen dituena?

Ibili, hasperen egin, arnastu, arnasa bota… azken arnasa eman.
Berriro hasi.
Zirkuluan ibili naizela uste badut ere, kiribil bat marraztu dut.
Aurrera goaz eta mantentzen den bakarra aldaketa da.
Bata bestea barik; denbora, denbora barik.
Ezerk ez du bere forma mantentzen.
Ahots batek hitz egiten du,
argiak distiratzen du,
eta gorputza zabaltzen da
eta zimeltzen da.

Dantza garaikidea.

Interpreteak: Lorea Ibarrondo eta Andrés Cortés

Koreografia: Lorea Ibarrondo

Harremana: Lorea Bizkaiko artista hasiberria da eta bakarkako ekoizpenetan egiten du lan 2010. urtetik. Cómplutum Arte en Movimiento (Madril) konpainiako kide da; jardun hori irakasle-lanarekin uztartzen du, dantza garaikideko eta ekialdeko dantzako eskolak ematen eta tailerrak eskaintzen baititu Madrilen eta Bilbon.

“Bizitza Marten III” deialdiaren barruan.

Trukea: Jendeari oro har zuzendutako emanaldi irekia 2017ko martxoan

,

Komorebi

Komorebi hitzak, japonieraz, eguzki-izpiak zuhaitz artetik iragazten direnean sortzen den argi-efektua izendatzen du. Argi naturala, espontaneoa eta askea da. Kontrolik eta manipulaziorik gabeko gertakaria.

Pieza hau naturako gertakari sinple baina zoragarri horretan inspiratu da, zentzumenak suspertzen dituena hura hautematen denean.

Dantza garaikidea.

Koreografia eta interpreteak: Ira Garai eta Marta G. Lacabex

Argia eta soinua: Paloma Rodrigo

Harremana: Bi dantzari hauen lehen sorkuntza-lan propioa. Biak bizi dira Bizkaian. Egoitza honez gain, Utopianekin duten harremana etengabeko prestakuntzaren esparrura zabaltzen da, Matxalen Bilbaok eskainitako dantza garaikideko eskoletara baitoaz.

“Bizitza Marten III” deialdiaren barruan.

Trukea: Jendeari oro har zuzendutako bi emanaldi ireki.