Posts

,

ANTZERKI ALTERNATIBOEN SAREA

Gero eta indar handiagoarekin ari gara Antzerki alternatiboen sarean. Estatu mailako sare honek publikoaren zer nolakoekin bat datozen antzezlanez beteriko programazio garaikide baten alde egin du. XXI. mendearen izaerarekin bat datozen arte-formak.

Badakigu abangoardia izateak bere zailtasunak dituela, baina SUAk (SALA UTOPIAN ARETOA) kalitate artistikoarekin arriskatzen diren antzerki- eta dantza-konpainien aldeko apustua egiten du, eta Antzerki alternatiboen sarea konpainia horiek programatzen laguntzen digu. Urritik abendura honako hauek bisitatuko gaituzte: Espazio Cero (Mallorka) «Colors» lanarekin; Teatro de lo Inestable (Valentzia) «Aves migratorias» lanarekin;  Barbara Bañuelos konpainia «Inventario. Memoria de una aspiradora» antzezlanarekin eta Tepsis Teatro, esku-hartzeko gure konpainia egoiliarra, bere antzezlan hau estreinatuko du: «Siglo XXI. Aburridos como ostras».