Posts

Garranbladak – Garrobi

Garranbladak GARROBIk antolatzen dituen jai-bilerak dira; bertan, elkarteko kide guztiak eta interesa duten pertsona guztiak biltzen dira. Doakoak dira eta bi zati dituzte beti: artistek egindako proiektuen erakusketaren ingurukoa bata, eta pieza laburren, performance lanen, obra plastikoen eta abarren erakusketaren gainekoa bestea.

Diziplina anitzekoa.

Antolatzailea: GARROBI www.garrobi.com

Harremana: Garrobi irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta Getxoko nahiz inguruetako artistak biltzen ditu. Gune honetako sortzaileak harremanetan jartzen dituen sarea, lankidetza-proiektuak ahalbidetzen dituena eta horiek zabaltzen laguntzen duena; halaber, artearen mundutik at egon ohi diren toki eta pertsonei artea gerturatzeko xedea du.

Garrobiko kidea da Utopian, eta horren talde eragilean ere badago.

Hala, Garrobik egoitza iraunkorra du Utopian espazioan, deialdirik behar ez duena. Talde eragilearen bileretarako eta batzarretarako espazioak erabiltzean datza haien egoitza; horrez gain, Garranbladak gauzatzean erakusketa-aretoa eta ekipo teknikoa erabiltzen dira.

Trueke: Jendeari zuzendutako Garranbladak, bat hiruhilekoan.