ANTZERKIA

Utopianen antzerkia sormen-prozesu oso gisa ulertzen dugu. Gure metodologiak interpretazioa, gorputz-adierazpena, inprobisazioa eta sorkuntza eszenikoa uztartzen ditu, sormena, adierazkortasuna eta talde-lana garatzeko.

Ikastaroak adin eta maila guztietako pertsonei zuzenduta daude. Talde guztiek sorkuntza eta muntaketa prozesuetan parte hartzen dute, ikasturte amaieran publikoaren aurrean aurkezten diren ikuskizunekin amaituz.

Utopianen bereizgarrietako bat da ez dugula interpretazioa bakarrik lantzen. Garrantzi handia ematen diogu sorkuntzari, gorputz-lanari eta muntaketa-prozesuei ere. Horrek bereizten gaitu ikasturtean zehar antzerki-jolasak egin eta amaieran obra bat prestatzea helburu duten beste eskola askotatik. Guretzat, antzerkia sorkuntza-prozesu oso bat da, eta ikasleek prozesu horren parte aktibo izatea da helburua.

Utopian lantaldeak interes berarekin lantzen ditu irakaskuntzaren alderdia eta sormenekoa. Talde guztietan ekoizten dira ondoren ikus-entzuleei erakutsiko zaizkien ikuskizunak.

IKASTAROAK//

Antzerki jolasaren eta jolas adierazkorraren hastapenak. Helburua da haurrek antzerkiaren kodea ikastea jolasaren bidez, eta beren gorputza ezagutzea, emozioak eta sentimenduak adierazteko igorle gisa. Aldi berean, talde-lana eta kideak errespetatzen ikasten dute. Giza balioak lantzen ditugun antzerki-lan batekin amaituko dute ikastaroa.

5-8 urte artean- Astelehen eta asteazkenak 17:15-18:15 /Ostiralak 18:00-20:00

8-12 urte artean- Ostiralak 18:00-20:00

Irakasleak: Arrate Nuñez eta María Fernández de Viana

Antzerki teknikaren hastapenak eta hobekuntza. Helburua da gazteek antzerki sorkuntza ezagutzea, inprobisazioaren eta mugimendu adierazkorraren bidez (gorputza emozio eta sentimenduen igorle gisa). Ikasturtearen amaieran antzezlan bat aurkeztuko dute. Hor, gaia, nerabe gazteei gustatzen zaien bizitza pertsonal edo sozialaren alderdi bat izatea saiatzen gara beti.

10-14 urte artean- Asteazkena 17:30-19:30

10-14 urte artean- Larunbatak 10:00-12:00

14-17 urte artean- Larunbatak 12:00-14:00

Irakasleak: Unai Baiges, Haizea Baiges

Antzerki-teknikan hastapenak eta hobekuntza. Helburua da gazteek antzerki-sorkuntza ezagutzea inprobisazioaren eta adierazpen-mugimenduaren bidez (gorputza emozio eta sentimenduen transmisore gisa erabiliz).

Ikasturte amaieran antzezlan bat aurkezten dute. Bertan, beti saiatzen gara gai nagusia gazte nerabeei interesatzen zaien bizitza pertsonaleko edo gizarteko alderdi bat izatea, eszenaratzeko modukoa.

ORDUTEGIAK ETA EGUNAK:

15 urtetik gora
Astelehenetan, 18:15etik 21:15era

15 urtetik gora
Ostegunetan, 18:15etik 21:15era

Irakaslea: Unai Baiges

Celsius Utopianeko Cia Joven, bi sarien irabazlea BUERO ANTZERKI GAZTEEN SARIETAN eskolaz kanpoko kategorian “Tres Sombreros de Copa” eta “La Iliada antzezlanengatik, bere ateak zabaltzen ditu edozein gazte esperientziarekin edo esperientzia gabe antzerki munduan sartzeko gogoa duenentzat.

16 URTETIK AURRERA: ASTEARTE ETA ASTEAZKENAK 18:15-21:15

Zuzendaritza: Unai Baiges

Eskolak bi zatitan banatzen dira. Lehen orduan gorputza eta bere aukerak aztertzen dituen mugimendua ematen da; bigarrenean, William Laytonen metodoan oinarritutako antzerki teknikaren hastapenak eta hobekuntza. Ikasturtearen amaieran antzezlan klasiko edo garaiki de bat prestatzen da, irakasleek eta ikasleek aukeratutakoa, taldearen ezaugarrien arabera.

Hastapena: Astelehenak 18:15-21:15

Hobekuntza: Astelehen eta astearteak 18:15-21:15 (Bi egunetan etortzea derrigorrezkoa da)

Irakasleak: Carlos Baiges eta Arantxa Iurre

Hizkuntza eszeniko berriak aztertzen diren sorkuntza eremua. Interpretazio ezagutzak dituzten pertsonentzako eremua da.  Esperimentatzeko eta birziklatzeko leku bat.

Ostegunak 19:00-21:00

Irakasleak: Arantxa Iurre, Caros Baiges

Dantzerkan eskolak bere klaseak Utopianera ekarri ditu.

Gure Musika Antzerkiko ikastaroa haurrek, gazteek eta helduek musikal bat hutsetik sortu eta taularatzeko esperientzia osoa bizitzeko diseinatuta dago. Ikasturtean zehar, parte-hartzaileek gidoi oso bat lantzen dute, elkarrizketak, koreografiak eta abestiak barne, eta interpretazioan, kantuan eta dantzan dituzten gaitasun artistikoak garatzen dituzte.

HAURRENTZAKO MUSIKA ANTZERKIA (7-12 urte)
Astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara

GAZTEENTZAKO MUSIKA ANTZERKIA (13-16 urte)
Astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara

HELDUENTZAKO MUSIKA ANTZERKIA
Astelehenetan, 11:00etatik 13:00etara
Astearteetan, 19:00etatik 21:00etara

Ez da beharrezkoa aldez aurreko esperientziarik izatea, ezta kantuan, dantzan edo antzezpenean trebetasun berezirik edukitzea ere. Ondo pasatzeko gogoa, taldean ikasteko interesa eta sormen-prozesuaz gozatzeko grina baino ez dira behar.

IZEN EMATEA HEMEN:

    MATRIKULA LEHEN URTEA 30€!

    Lekua gordetzeko beharreskoa da, matrikularen ordainketa egitea hurrenko kontu korrontean:
    ES04 2095 0553 5091 1203 5770
    Gehitu egiaztagiria (Máx 1Mb. Archivos admitidos: .pdf, .jpg, .png)*

    *Umeentzako eta gazteentzako antzerkia ez du matrikula ordainzten. Deskontatzen da lehen kuotatik.

    * Nahitaezko eremuak.