DANTZA

Utopianen dantza-estilo ugari eskaintzen ditugu adin eta maila guztietarako. Klaseetan teknika, sormena eta adierazpena uztartzen dira, koordinazioa, erritmoa, musikalitatea eta gorputz-kontzientzia landuz.

Ikaskuntza teknikoaz gain, inprobisazioa, sorkuntza kolektiboa eta esperientzia eszenikoa sustatzen ditugu. Talde guztiek parte hartzen dute sorkuntza-prozesuetan, ikasturte amaieran publikoari irekitako emanaldiak eskainiz.

Utopianeko dantza-taldea irakasle eta sortzaile diren profesionalek osatzen dute. Gure irakasleak koreografoak eta artista aktiboak dira aldi berean, eta horrek aukera ematen du ikasleek benetako sorkuntza-prozesuekin lotutako prestakuntza jasotzeko eta gaur egungo dantzaren ikuspegi bizia ezagutzeko.

Dimentsio pedagogiko eta artistiko horren arteko lotura da gure ezaugarri nagusietako bat. Ikasle bakoitzaren ikaskuntza-prozesuari eskaintzen diogun arreta bera jartzen dugu ikasturtean zehar sortzen diren piezen eta koreografien kalitatean.

Honako hauen eskutik: María Fernández de Viana, Ortza Balgañón eta Aitziber Ruiz