IKUSLEEN KLUBA
SUA – Sala Utopian Aretoa
Antzerkiarekiko, dantzarekiko eta musikarekiko zaletasuna dutenei zuzendutako proiektua da. Utopian Aretoko ikusleen klubak abantailak eskaintzen dizkizu bakarrik edo arte eszenikoekiko interesa duten beste pertsona batzuekin bertaratzeko.
Gure ikuskizun-aretoak pentsatzeko eta manipulatuak ez izateko, barre eta negar egiteko eta, finean, sentitzeko gogoa duten ikusleen elkargunea izan nahi du. Utopian aretoa, libre izateko artea eta kultura maite duten Euskal Herriko eta estatuko konpainien irla bat.
Abantaila guzti horiez gozatu ahal izango duzu gure ikusleen klubeko kide egiten bazara, urtean soilik 50 euro ordainduta (2019ko irailetik 2020ko irailera arte).
Eta orain ematen baduzu izena, maiatza eta ekaina oparituko dizkizugu abantaila guztiekin.