Posts

,

Egonaldi artistikoak

  1. edizioa
    Bizitza Marten · Life on Mars 

    EGONALDI ARTISTIKOAK
    Tokiko berrikuntza munduari irekita dago
    Sorkuntza-espazioa gara. Sormen-egintza sakontzeko, sendotzeko eta zabaltzeko existitzen gara. Pertsonek eta gizarteak euren adimenetan espazio berriak zabalduko dituzten agertokiak eta esperientziak behar dituzte, errealitatea modu aktiboan aldatzen laguntze aldera.
    Hori dela eta, 2018ko deialdian, Utopian zentroak nahastura eta askatasuna zabaltzeko espazio bat ireki zuen, edozein diziplinatako artistentzat.

EGONALDI ARTISTIKOAK 
Proposamenak bilatzen gabiltza:
– tokikoak edo gertukoak
– sorkuntza garaikideak
– prozesuaren zati bat edo emaitza jendaurrean erakutsiko dituztenak.
Honako alderdi hauek baloratzen ditugu bereziki:
– berrikuntza
– diziplinen nahastea
– beste eragile, erakunde, sortzaile, tokiko edo gertuko enpresa batzuekin inplikatzea
– ezagutzak, zalantzak eta aurkikuntzak Utopian zentroko beste erabiltzaile batzuekin IN SITU deritzegun ad hoc saioetan partekatzeko gogoa.

Utopian espazio paregabea da erabiltzaile-kopuruari eta erabiltzaileen aniztasunari dagokienez. Bereziki ongi etorriak dira beren proiektuetan, edo proiektuekin batera, nolabait errealitate bizi, interesgarri eta aldakor hori sartzen dituzten prozesuak.
Eztabaida hori bultzatzeko asmoz, Utopian zentroan IN SITU deritzegun ad hoc saioak proposatzen ditugu. Saio horiek bi zati dituzte:
LEHENENGO ZATIA: Talde egoiliarraren ekintza harrigarria, Utopianeko beste talde baten espazioan esku hartzen duena eta bertan sartzen dena.
BIGARREN ZATIA: Kolektibo hori osatzen duten pertsonek egonaldia egiten dabilen talde baten saio bat bisitatzea, prozesuaren lagin bat partekatzeko, galderak egiteko, eztabaidatzeko, etab.

Tepsis Teatro Residencia de Intervención. Buenas sensaciones del público.

Tepsis vuelve como cada mes a Utopian con su obra: Despierta! retablos de la vergüenza”. El 17 de febrero sábado a las 20:00h podrás ver su propuesta escénica y al acabar escribir en su cuaderno rojo, las sensaciones que has tenido. Aquí te dejamos las que escribieron el 27 de enero el público asistente.

,

Interbentzioko egoitza

2018. urtean, Tepsis Teatro da interbentzioko egoitza. Proiektu hau proposatu du: “Programazio egonkorra Utopian Aretoan, getxotarrentzat antzerki garaikidea erakusteko espazio bat sortzeko asmoz”. Irailaz geroztik aktiboki kolaboratu du gure aretoetan, euren lanak aurkeztu nahi dituzten konpainien bilaketan, kalitatez eta lengoaia eszeniko ezberdinak erabiliz. Lan zail eta nekeza da, gogorra. Izan ere, portzentaje bat kobratuz datozen konpainiak lortzeaz gain, publikoa fidelizatzeko asmoa dago.
Utopianentzat, interbentzioko egoitza hau, proiektu honekin, oso lagungarria da, eta oso pozik daude lan egiten ari diren moduarekin. Trukean, Utopianek entseguetarako gela bat uzten die, euren ikuskizunak sortu ahal izateko, eta haien sorkuntzetan txarteldegian sartzen den diru guztia ematen die. Une honetan, Tepsis Teatro “El Veneno del Teatro” entseatzen ari da, 2018ko irailerako estreinatu nahi duena.