ANTZERKIA

Antzerki-irakaskuntzan hogeita hamar urte baino gehiagoko eskarmentuarekin, Utopianeko lantaldeak metodologia propioa eskaintzen du, interpretazio organikoa eta gorputzaren erabilera eszenan oso modu originalean uztartzen dituena.

Adin eta interes guztietarako aproposa, zaletasunerako nahiz helburu profesionaletarako, interprete eta zuzendarientzat.

Utopian lantaldeak interes berarekin lantzen ditu irakaskuntzaren alderdia eta sormenekoa. Talde guztietan ekoizten dira ondoren ikus-entzuleei erakutsiko zaizkien ikuskizunak.

IKASTAROAK//

HAURRENTZAKO ANTZERKIA

Antzerki jolasaren eta jolas adierazkorraren hastapenak. Helburua da haurrek antzerkiaren kodea ikastea jolasaren bidez, eta beren gorputza ezagutzea, emozioak eta sentimenduak adierazteko igorle gisa. Aldi berean, talde-lana eta kideak errespetatzen ikasten dute. Giza balioak lantzen ditugun antzerki-lan batekin amaituko dute ikastaroa.

Irakasleak: Unai Baiges eta María Fernández de Viana

GAZTEENTZAKO ANTZERKIA

Antzerki teknikaren hastapenak eta hobekuntza. Helburua da gazteek antzerki sorkuntza ezagutzea, inprobisazioaren eta mugimendu adierazkorraren bidez (gorputza emozio eta sentimenduen igorle gisa). Ikasturtearen amaieran antzezlan bat aurkeztuko dute. Hor, gaia, nerabe gazteei gustatzen zaien bizitza pertsonal edo sozialaren alderdi bat izatea saiatzen gara beti.

Irakasleak: Unai Baiges, Maria de Viana

ANTZERKI MUSIKALA

Jolasaren eta esplorazioaren bidez musikalen munduan barneratuko gara. Testuak landuko ditugu, interpretazioan zentratzeko. Abesti ezberdinetan sakonduko dugu, kantua eta koreografia lantzeko. Hori guztia, modu ludiko batean amaitzeko, hiru diziplinak uztartuz.

Irakasleak: Haizea Baiges eta Leyre Mesa

CIA JOVEN UTOPIAN

Celsius Utopianeko Cia Joven, bi sarien irabazlea BUERO ANTZERKI GAZTEEN SARIETAN eskolaz kanpoko kategorian “Tres Sombreros de Copa” eta “La Iliada antzezlanengatik, bere ateak zabaltzen ditu edozein gazte esperientziarekin edo esperientzia gabe antzerki munduan sartzeko gogoa duenentzat.

Zuzendaritza: Unai Baiges

NAGUSIENTZAKO ANTZERKIA

Eskolak bi zatitan banatzen dira. Lehen orduan gorputza eta bere aukerak aztertzen dituen mugimendua ematen da; bigarrenean, William Laytonen metodoan oinarritutako antzerki teknikaren hastapenak eta hobekuntza. Ikasturtearen amaieran antzezlan klasiko edo garaiki de bat prestatzen da, irakasleek eta ikasleek aukeratutakoa, taldearen ezaugarrien arabera.

Irakasleak: Carlos Baiges eta Arantxa Iurre

LABORATEGIA

Hizkuntza eszeniko berriak aztertzen diren sorkuntza eremua. Interpretazio ezagutzak dituzten pertsonentzako eremua da.  Esperimentatzeko eta birziklatzeko leku bat.

Irakasleak: Arantxa Iurre, Caros Baiges